Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Agin Laburu nagusi Irungo final-laurdenean

2019/10/20
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-laurdena jokatu da gaur Irungo Amaia Kultur Zentroan; final-erdietarako txartela lortu du Laburuk.

Irungo Amaia Kultur Zentroan izan du bigarren geldialdia Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako faseak. Bertsozalez bete-bete egin da aretoa sei bertsolari hauek entzutera:

  • Agin Laburu Rezola
  • Haritz Mujika Lasa
  • Beñat Lizaso Alberdi
  • Maider Arregi Markuleta
  • Unai Gaztelumendi Arandia
  • Iñigo Izagirre Urteaga

 Agin Laburuk lortu ditu puntu gehien, 495 puntu. Beraz, azaroaren 17an Arrasaten jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek izango dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak (taula osoa behean):

  1. Agin Laburu Rezola...................495
  2. Beñat Lizaso Alberdi.................455,5
  3. Haritz Mujika Lasa....................455,5
  4. Unai Gaztelumendi Arandia......451,5
  5. Iñigo Izagirre Urteaga...............445,5
  6. Maider Arregi Markuleta...........425,5

 

Aurkezle lanetan Iban Narbaiza Cevidanes aritu da eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro eta Joxemari Altuna Berridi aritu dira.