Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa Bertsotan

74 bertsolarik hartu zuten parte Gipuzkoa Bertsotan ekimenean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko balio izan duen fasean. Handik, 30 bertsolari sailkatu ziren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako.

Maiatza eta ekaina bitartean, hilabeteko epean, 24 saio jokatu ziren Gipuzkoako 12 herritan. Sailkapen fasea izateaz gain, Gipuzkoa Bertsotanek bertsolari berriak oholtzan trebatzeko balio izan zuen, baita Gipuzkoako bertsolaritzaren bizitasuna agerian uzteko ere.