Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iurretako Bertso Taldea ere sailkatu da Taldekako finalera

2017/05/21
Gaur Bedaron eta Ispasterren izandako kanporaketa Iurretako Bertso Taldeak irabazi du, eta beraz, ekainaren 3an Markina-Xemeinen jokatuko den finalerako txartela lortu du.

Gaur arratsaldean, Taldekakoaren bigarren finalaurrekoa jokatu dute 4 taldek Bedaron (Ea) eta Ispasterren. Iurretako Bertso Taldea izan da puntu gehien batu eta ekainaren 3ko finalerako txartela eskuratu duena.

Gaurko finalaurrekoan 4 talde egon dira El Consorcio, Santutxuko Bertso Eskola, Ipistar eta Iurretako Bertso Taldea, eta lau saio jokatu dituzte:

  • Ipiztar-El Consorcio
  • Santutxu BE -Iurretako BT
  • Iurreta BT - Ipiztar
  • Santutxu BE - El Consorcio

Giro ederrean jokatu dira finalaurrekoak, gainera.

Finaleko hirugarren taldea, datorren barikuan Bermeon egingo den finalaurrekoan erabakiko da.