Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Irudia

Taldekakoaren irudia Bizkaiko Bertsozale Elkartearen ideiatik abiatu da, eta Malen Amenabar Larrañagak ilustratu du.

Irudian hegazkinetik salto egin duten sei lagun agertzen dira, elkarri helduta. Taldekakoa ere, sei laguneko taldez osatzen da. Salto egin dute txapelketara, emozioz, eta ondo pasatzera. Baina Taldekakora elkarren babesean joango gara, elkarrekin errazagoa baita plazara ateratzea, edo saioak antolatzea. Horregatik, eskutik helduta eta paraxutarekin ageri dira lagunak.

Salto egiteko prest?