Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Xabat Galletebeitia Abaroa

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Berriz

Xabat Galletebeitia Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia, Julen Erezuma 8ko nagusia

Familiako kide bat ospitalean daukozue eta denbora baterako bertan egon beharko dauela esan dautsue. Xabat, egunean ordu batzuetarako zaintzaile bat kontratatu gura zeunke. Julenek gurago dau zaintza-txandak zuen artean antolatu.

Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia 8ko txikia

Miren, autobusean zoaz eta Xabat jarri jatzu alboan. Miren, telefonoa atera dozunetik, geroago eta hurbilago sentitzen dozu Xabat. Zure telefonora begira-begira dago.

Xabat Galletebeitia, Unai Mendiburu 10eko txikia

Xabat, herri komunikabide bateko kazetaria zara, eta Unai herri horretako alkatea. Xabat, gaur Unai kexaka etorri jatzu, udalak egiten dauzan gauza onak baino, txarrak publiketan dozuezala esaten.

Xabat Galletebeitia Kartzela

1. Zelan sentitzen zara/oholtzan kantari? 2. Beti ezin da kantau/esan gura dana

Xabat Galletebeitia Kartzela

Asmo onez egin dozu, baina ez dau ondo hartu.

Xabat Galletebeitia Bukaerako agurra

Bilbo

Xabat Galletebeitia Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita 8ko nagusia

Euskara hutsean idazten daben bi komunikabidetako zuzendariak zarie. Diru-kontuetan estu ibili zarie beti eta diru laguntza publikoak be geroz eta txikiagoak dira. Xabat, diru laguntza publikoak handitzea eskatzearen aldekoa zara. Onintzak, ostera, irakurleen diru-ekarpenekin bakarrik egin gura leuke aurrera.

Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia 8ko txikia

Bikotea zarie. Gabon zaharretako familiakoen afarian jende asko batzen zarie urtero. Etxahun zuk gorroto dozuz holako ospakizunak. Xabatek, barriz, ondo baino hobeto pasetan dau beti. Etxahun, denbora daroazu Xabati keinuka, joan gura dozula adierazteko. Xabatek ez dau seinale bat bera be jasoten.

Xabat Galletebeitia Puntuari erantzunak

1. Youtuber izatea/gaur egungo moda 2. Ondo egingo zeunke/saiatu ezkero

Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal 10eko txikia

Erropa denda bat zabalduko dozue laster eta dana atontzen zabizie. Xabat, manikiak kutxatik atara dozuezenean, Nereak esan deutsu ez dabiezela gorputz errealak irudikatzen eta ez dauzela ipini gura.

Xabat Galletebeitia Bakarka, gaia emanda

Suhiltzailea zara. Ez da denbora asko etxegabetze batean parte hartu zendula. Gaur bertan beste baterako abisua jaso dozue.

Xabat Galletebeitia Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram YouTube