Sarrerak
Saioetako sarrerak erosteko aukera bi egongo dira:
- Internet bidez: www.bertsosarrerak.eus atarian.
- Txarteldegian: saio bakoitzaren aurretik txarteldegian, 16:00etatik aurrera.
- Finaleko sarrerak finalaurrekoetako txarteldegian eta Durangoko Azokan (Bertsozale Elkarteko stand-ean) ere egongo dira eskuragai.
Hurrengoak dira sarreren prezioak:
| Sarrerak | Bazkideak | 16 urtera artekoak | |
|---|---|---|---|
| Udabarria Bertsotan | 3 € | 2 € | doan |
| Kanporaketak | 8 € | 5 € | 3 € |
| Finalaurrekoak | 12 € | 8 € | 5 € |
| Finala | 20 € | 15 € | 10 € |
Antolakuntzatik sarrerak aurretiaz erosteko gomendioa luzatu nahi dugu, aforo arazoak saihesteko.
