Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Onintza Enbeita Maguregi

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Igorre

Onintza Enbeita Hasierako agurra
Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia

Bikotea zarie. Elkarrekin hasi zinienetik argi euki dozue ez zenduela guraso izan gura. Onintza, Nereak esan deutsu azkenaldian buruari buelta asko eman deutsazala eta guraso izan gurako leukela. Zuk Onintza ez dozu iritzia aldatu.

Malen Amenabar, Onintza Enbeita 8ko txikia

Malen, autoa aparkatzen hasi zarenetik Onintza, oinezkoa, zuk eskatu barik, argibideak emoten hasi jatzu kanpotik. 5 minutu daroazuz aparkau ezinda.

Onintza Enbeita, Beñat Ugartetxea 10eko txikia

Onintza zure auzoan jatetxe bat daukozu. Gaur, Beñat auzo elkarteko kidea etorri jatzu esanaz, antolatu daben errefuxiatuentzako harrera-gunean leku falta daukiela. Gosarietarako zure jatetxeko jangela erabiltzea eskatu deutsu.

Onintza Enbeita Puntuari erantzunak

1. Nori emon deutsazu/azken besarkada? 2. Alkar zaintzea dogu/garrantzitsuena

Onintza Enbeita Kartzela

Gaur arte gogor defendatu izan dozu. Orain, zalantza sortu jatzu.

Onintza Enbeita Bukaerako agurra

Bilbo

Onintza Enbeita Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita 8ko nagusia

Euskara hutsean idazten daben bi komunikabidetako zuzendariak zarie. Diru-kontuetan estu ibili zarie beti eta diru laguntza publikoak be geroz eta txikiagoak dira. Xabat, diru laguntza publikoak handitzea eskatzearen aldekoa zara. Onintzak, ostera, irakurleen diru-ekarpenekin bakarrik egin gura leuke aurrera.

Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal 8ko txikia

Lanekoen bazkaria euki dozue. Parranda luzatu eta karaokean amaitu dozue. Onintza bertan sartu zarienetik, Nerea enpresako zuzendari nagusiak ez dau mikrofonoa soltau. Onintza zeu be kantetako desietan zagoz.

Onintza Enbeita Puntuari erantzunak

1. Itxura zaintzen dogu/gero ta gehiago 2. Ez dogu erakusten/benetan garena

Onintza Enbeita, Etxahun Lekue 10eko txikia

Umoregileak zarie. Onintza, azken aldian eztabaidan dago umorea edozeren ganean eta edozelan egin leiken ala ez. Hori dala-eta Etxahunek esan deutsu zalantzak sortu jakozala bere ikuskizunetako edukien inguruan.

Onintza Enbeita Bakarka, gaia emanda

Bikotekidea daukazu. Urteak daroazuez alkarregaz. Bada denbora bat, ezkutuan, beste pertsona batzuekin sexu harremanak daukozuzela. Bikoteagaz horren inguruan argi berba egiteko momentua ailegau dala pentsetan dozu.

Onintza Enbeita, Etxahun Lekue 8ko txikia

Onintza Olentzero eta Etxahun Mari Domingi zarie. Onintza, Etxahunek esan deutsu egur bila doala basora. Asko tardetan dabela-eta, bere bila urten dozu. Akelarre baten topau dozu dantzan. Hurreratzeko gonbitea egin deutsu.

Etxahun Lekue, Onintza Enbeita Sei puntuko motza

Etxahun zure bikotekidea kartzelan dago eta Onintza zuen alaba nerabea da. Hilean behin, gitxienez, joaten zarie bisitan Andaluziara eta asteburu honetan toketan jatzue joatea. Etxahun, Onintza alabak/semeak esan deutsu kuadrilako afaria daukala eta ez dabela bisitan joan gura.

Onintza Enbeita Kartzela

Zorotzat hartu zaitue danek, baina bardin deutsu.

Onintza Enbeita Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram YouTube