Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Malen Amenabar Larrañaga

 

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Derio

Malen Amenabar, Mikel Retolaza 8ko nagusia

Lagunak zarie. Atzo, Iruñean egindako manifestazioan egon zinien. Gaur, kafe bat hartzeko geratu zarie koadrillakoakaz eta gaia urten da. Malen hasita hiruna bertso

Koldo Gezuraga, Malen Amenabar 8ko txikia

Lagunak zarie. Malenek dieta hasi barri dau. Poteoan edo bazkaltzen joaten zarienean, dana begiratu behar izaten dozue. Koldo hasita hiruna bertso.

Malen Amenabar Puntuari erantzunak

1. Abiadura handian / bizi ete gara? 2. Batzuetan hoba da / ibiltea lasai

Malen Amenabar Bakarka, gaia emanda

Elite mailako kirolaria zara. Ama izan ostean, lan handia egin dozu zure mailara bueltetako. Helburua lortu arren, deialditik kanpo itzi zaitue.

Santurtzi

Malen Amenabar Hasierako agurra
Ekaitz Larrazabal 'Katxo', Malen Amenabar 8ko nagusia

Pailazoak zarie. Euskararen aldeko jai batean emanaldia musutruk egiteko eskatu deutsue. Ekaitz, zu prest zagoz hori onartzeko. Malenek, barriz, ez dau gura.

Malen Amenabar, Eneko Abasolo 'Abarkas' 8ko txikia

Auzokideak zarie. Malen, goizean goiz parrandatik bueltan sekulako gosearekin sartu zara okindegian . Bertan Eneko topau dozu, ogia besapean. Goitik behera begiratu deutsu.

Malen Amenabar Puntuari erantzunak

1. Domeka arratsaldez/triste jarten gara 2. Txapelketa daukagu/aurre egiteko

Malen Amenabar, Imanol Arrutia 10eko txikia

Malen, Imanol zure aita herriko zapataria da, eta jubiletako ordua ailegau jakola diño. Ofizioa galdu ez daiten, zeuk ikastea proposatu dautsu.

Malen Amenabar Kartzela

Atzo jendaurrean esandakoak esan ostean, lotsatuta zagoz

Malen Amenabar Bukaerako agurra

Igorre

Malen Amenabar Hasierako agurra
Oihana Bartra, Malen Amenabar 8ko nagusia

Zuen lagun batek indarkeria matxista sufritzen dau. Askotan esan deutsazue salaketa ipintzeko, baina ez dau gura izan. Oihana, salaketa zeuek ipini beharko zeunkiela pentsatzen dozu. Malen ez dago ados.

Malen Amenabar, Onintza Enbeita 8ko txikia

Malen, autoa aparkatzen hasi zarenetik Onintza, oinezkoa, zuk eskatu barik, argibideak emoten hasi jatzu kanpotik. 5 minutu daroazuz aparkau ezinda.

Eneko Abasolo 'Abarkas', Malen Amenabar 10eko txikia

Eneko, adinean gora zoaz eta egunerokotasunerako laguntzaile bat kontratatzea erabaki dozu. Oraintxe etorri da Malen laguntzailea. Gaur dozue lehenengo eguna alkarrekin.

Malen Amenabar Puntuari erantzunak

1. Nori emon deutsazu/azken besarkada? 2. Alkar zaintzea dogu/garrantzitsuena

Malen Amenabar Kartzela

Gaur arte gogor defendatu izan dozu. Orain, zalantza sortu jatzu.

Malen Amenabar Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram YouTube