Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jone Uria Albizuri

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Larrabetzu

Jone Uria Hasierako agurra
Jone Uria, Txaber Altube 8ko nagusia

Jone eta Txaber. Donejakue bidea egiten zagozien ama-alabak zarie. Zu Jone alaba, eta zu Txaber ama. Aurton emakume erromesen kontrako erasoak areagotu dirala eta, zuk Jone ez dozu bidea egiten segidu gura; Txaberrek barriz, aurrera egin gura dau.

Julen Arzanegi, Jone Uria 8ko txikia

Julen eskutitzak idazten deutsazuz bikoteari baina harek ez jakozala ailegetan esan eutsun. Gaur, postontziari adi zagoz eta ikusi dozu Jone postariak eskutitzak jaso eta zuk idatzitakoa poltsikoan sartu dauala.

Jone Uria, Nerea Ibarzabal 10eko txikia

Jone: irakaslea zara. Zure gelako ume baten gurasoa dan Nereagaz batu zara. Bere umea eskola libre batera eroango dauala esan deutsu.

Jone Uria Puntuari erantzunak

1. Iñoz sentidu zara / zorigaiztokoa? 2. Zorionaren bila / bizi ete zara?

Jone Uria Bakarka, gaia emanda

Ondotik pasetan dan bakotxean txarto begiratzen dautsu. Ezin dozu gehiau.

Jone Uria Bukaerako agurra

Bilbo

Jone Uria Hasierako agurra
Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga 8ko nagusia

80ko hamarkadan torturatuak izan zinien. Polizia gehiegikerien biktima aitortza eskuratzeko eskaria egiteko epea amaitu barri da. Zuk Jone eskaria bideratu dozu, Aitorrek, barriz, ez.

Aitor Bizkarra, Jone Uria 8ko txikia

Aitor eta Jone, lagunak zarie. Hatortxu Rockerako sarrerak hartu zenduezan, baina bertan behera geratu zala-ta, lehenengoz etorri zarie Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera.

Jone Uria Puntuari erantzunak

1. Beranduago baina / badator Korrika 2. Hitzetik ekintzara / “ekin elkarrekin”

Gorka Pagonabarraga, Jone Uria 10eko txikia

Gorka eta Jone pentsiodunak zarie. Gaurko alkarretaratzean berbetan egon zarie pentsio duinen aldeko aldarrikapenak daukan babes faltaren inguruan. Gorka, Jonek esan dautsu hainbeste alkarretaratzeren ostean nekatzen hasia dagoala.

Jone Uria Bakarka, gaia emanda

Olentzero zara. Bigarren urtez ezin izango deutsezu umeei ilusinoa ekarri gurako zeunken moduan.

Jone Uria, Nerea Ibarzabal 8ko txikia

Bertsolariak zarie. Nerea Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantetan zagoz. Jone dekozu entzungailutik edo pinganillotik bertsoak txibetan. Atsedenaldian alkartu zarie komunean.

Jone Uria, Nerea Ibarzabal Sei puntuko motza

Jone, etxez-etxeko laguntza zerbitzua jasoten dauen erabiltzailea zara. Murrizketak dirala eta, Nereak, laguntza hori emoten deutsun langileak, aurrerantzean zuretzat denbora gitxiago eukiko dauala esan deutsu.

Jone Uria Kartzela

Topa egin eta txin-txina entzutearekin batera holan pentsau dozu: Pasau daitela pasau beharrekoa!

Jone Uria Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram