Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Etxahun Lekue Etxebarria

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Galdakao

Etxahun Lekue Hasierako agurra
Oihana Bartra, Etxahun Lekue 8ko nagusia

Laster jubilauko zarien lagun bi zarie. Oihana, zu gogotsu zagoz eguna noz helduko zain. Etxahun, ostera, ez.

Etxahun Lekue, Josune Aramendi 8ko txikia

Etxahun eta Josune bikotea zarie. Orain dala gitxi hasi zinien batera biziten. Etxahun, Josunek lehenengo egunean margolan handi bat ekarri eban etxea apaintzeko eta zuri gustau ez arren ez zeuntsan esan. Apurka-apurka etxea koadroz bete dau.

Etxahun Lekue, Aitor Etxebarriazarraga 10eko txikia

Etxahun hilabeteak daroazuz terapia psikologikoa jasoten. Gaur, itxarongelan zagozala, paziente barri bat ikusi dozu. Aitor da.

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

1. Zer da bizitzan gehien / gorroto dozuna? 2. Gauza guztiak egin / ezkero gustura

Etxahun Lekue Kartzela

Zenbat geratzen dan galdetu deutsu. Ez dozu jakin zer erantzun.

Etxahun Lekue Bukaerako agurra

Bilbo

Etxahun Lekue Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue 8ko nagusia

Neba-arrebak zarie. Zuen gurasoak, euren lana dala-eta, ez daukie zuekin egoteko denporarik. Beste nonoren ardurapean emoten dozue eguna. Zuk Nerea onartzen dozu egoera. Etxahun hasarratuta dago gurasoekin.

Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia 8ko txikia

Bikotea zarie. Zu Etxahun nahiko despistatua zara eta gauzak leku estrategikoetan ixten dozuz non itxi dozuzan gogoratzeko. Xabatek, etxea ordenetan hasten danean beti aldatzen deutsuz lekuz.

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

1. Zenbat pentsatu dozu / zer jantzi gaurkoan? 2. Itxurak baldintzatzen / ete dau jarduna?

Onintza Enbeita, Etxahun Lekue 10eko txikia

Ikaskideak zarie. Zuen gelakide batek astero egiten dauz eraso homofoboak irakaslearen kontra. Onintza, gaur Etxahunek, gelakide horri aurre egiteko proposamena egin deutsu.

Etxahun Lekue Bakarka, gaia emanda

Banaketa enpresa bateko langilea zara. Presaren presaz, gaur furgonetarekin ia istripua euki dozu.

Etxahun Lekue Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram