Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Txaber Altubek irabazi du Ortuellako kanporaketa

2021/10/16
Gorbea aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du Abadiñokoak.

Areto bete bertsozale batu dira gaur Ortuellako Gorbea aretoan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan. Sei bertsolari igo dira gaur ere oholtzara:

  • Asier Alcedo Cano
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika
  • Mikel Retolaza Etxebarria
  • Peru Vidal Gurrutxaga
  • Txaber Altube Sarrionandia

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Txaber Altube izan da puntu gehien batu dituena, 484,5 puntu. Beraz, Larrabetzuko finalaurrekoan kantatuko du abenduaren 4an. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

  1. Txaber Altube Sarrionandia.........484,5
  2. Mikel Retolaza Etxebarria...........457
  3. Julen Ibarguengoitia Ordorika.....446
  4. Peru Vidal Gurrutxaga................433
  5. Garikoitz Sarriugarte Onaindia....416,5
  6. Asier Alcedo Cano.......................403,5

Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga aritu da gaurkoan. Epaileak, ostera, hurrengo seirak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram