Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Oihana Bartrak irabazi du Mungiako kanporaketa

2021/10/23
Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du bilbotarrak.

Bertsozalez bete da Mungiako Olalde aretoa gaur arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketan. Sei bertsolari igo dira gaur ere oholtzara:

  • Aissa Intxausti Aburruza
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal
  • Koldo Gezuraga Seijido
  • Oihana Bartra Arenas
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Bartra izan da puntu gehien batu dituena, 479 puntu. Beraz, Galdakaoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 27an. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

  1. Oihana Bartra Arenas................................479
  2. Paule Ixiar Loizaga Legarra......................472,5
  3. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola…………..472
  4. Koldo Gezuraga Seijido.............................460
  5. Aissa Intxausti Aburruza............................427,5
  6. Arkaitz Zipitria Mendizabal........................426

Gai-jartzaile lanetan Igor Menika Bengoetxea aritu da gaurkoan. Epaileak, ostera, hurrengo seirak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram