Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun

2021/12/18
Ia 4.000 lagun elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean; Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali entzuleen txalo artean; Jone Uriagaz jokatu du buruz-burukoa.

Bete-bete egin da gaur arratsaldean Bilbao Arena Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Ia 4.000 lagun elkartu dira zortzi bertsolarien lana entzutera.

Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte. Lehenengo atala amaitu denean, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek lortu dute puntu gehien batzea eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Nerea Ibarzabalek jantzi du txapela Joseba Etxebarriaren eta Moises Enbeitaren eskutik.

Horrela geratu da sailkapena.

  1. Nerea Ibarzabal Salegi......................874,5
  2. Jone Uria Albizuri...............................866
  3. Etxahun Lekue Etxebarria.................520,5
  4. Xabat Galletebeitia Abaroa...............507,5
  5. Onintza Enbeita Maguregi.................489,5
  6. Aitor Bizkarra Ruiz.............................486
  7. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.........484
  8. Gorka Pagonabarraga Agorria...........464


Gai-emaile beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Idoia Anzorandia Kareaga aritu dira. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram