Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Mungiako Olalde aretoan izango da hurrengo kanporaketa

2021/10/19
Urriaren 23an izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa Mungian; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa jokatuko da zapatuan, urriaren 23an, Mungiako Olalde aretoan. 17:00etan hasiko da saioa eta kantuan, hurrengo seikotea ariko da:

  • Aissa Intxausti Aburruza
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal
  • Koldo Gezuraga Seijido
  • Oihana Bartra Arenas
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gai-jartzailea Igor Menika Bengoetxea izango da. Epaimahaiko kideak, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

                Twitter Facebook Instagram