Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Josune Aramendik irabazi du Getxoko kanporaketa

2021/11/07
Finalaurrekoetako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak; gaurko kanporaketa izan da azkena eta osatu da finalaurrekoetan kantatuko dutenen zerrenda.

Getxon jokatu da gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren seigarren eta azken kanporaketa. Horrela, finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien zerrenda ere jakin dugu bertan. Kantuan aritu diren sei bertsolariak, hurrengoak izan dira:

  • Enare Muniategi Etxabe
  • Eneko Aldana Carrasco
  • Josune Aramendi Perez
  • Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria
  • Malen Amenabar Larrañaga
  • Unai Mendiburu Valor

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Aramendi izan da puntu gehien batu dituena, 458 puntu. Beraz, Galdakaoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 27ean. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

  1. Josune Aramendi Perez............................... 458
  2. Unai Mendiburu Valor................................... 455
  3. Eneko Aldana Carrasco............................... 449,5
  4. Malen Amenabar Larrañaga......................... 446,5
  5. Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria.................... 396,5
  6. Enare Muniategi Etxabe................................ 389


Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’-k egin ditu gai-emaile lanak. Epaimahaian jardun dutenak Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.

                Twitter Facebook Instagram