Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Imanol Uria nagusi Elorrioko kanporaketan

2021/10/30
Arriola antzokian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak.

Elorrion jokatu da gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren kanporaketa, Arriola antzokian. Kantuan aritu diren sei bertsolariak, hurrengoak izan dira:

  • Aitor Arrutia Azkueta
  • Igor Galarza Intxausti
  • Imanol Arrutia Azkueta
  • Imanol Uria Albizuri
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga
  • Peru de Pedro Larrea

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Imanol Uria izan da puntu gehien batu dituena, 494 puntu. Beraz, Etxebarriako finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 21ean. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

  1. Imanol Uria Albizuri................................494
  2. Iñaki Iturriotz Zuluaga............................442,5
  3. Igor Galarza Intxausti............................427
  4. Aitor Arrutia Azkueta.............................419
  5. Imanol Arrutia Azkueta.........................415
  6. Peru de Pedro Larrea...........................394,5

Idoia Anzorandia Kareagak egin ditu gai-emaile lanak. Epaimahaian jardun dutenak Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.

                Twitter Facebook Instagram