Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Igorren jokatuko da bosgarren kanporaketa, domekan

2023/10/24
Domekan, urriaren 29an, izango da saioa, Lasarte aretoan. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Kanporaketa fasea bukatzetik gertu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, domekan izango baitu azkenaurreko kanporaketa. Igorreko Lasarte aretoan izango da, arratsaldeko 17:00etan. Sei bertsolari hauek arituko dira bertan:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, Lemoakora (azaroak 25). Gainontzekoek horretarako aukera izango dute puntuazioaren arabera.

Amaia Ugalde Begoña izango da gai-jartzailea. Epaimahaiko kideak, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi ElosuaBeñat Romero MaguregiGarazi Mendoza AgirreGraxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko genuke domekan bertan, 16:00etan, Lasarte aretoan.

                Twitter Facebook Instagram