Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Faseak eta sailkatzea

Bizkaiko Txapelketak fase nagusi bi ditu: Udabarria Bertsotan eta Udagoieneko Fasea. Azken hori kanporaketekin hasiko da, finalaurrekoak jokatuko dira gero, eta azkenik, finala.

Udabarria Bertsotan

Bizkaiko Txapelketaren sailkapen fasea da eta Bizkaia osoko bertsolariek hartu dute parte. Maiatzeko eguenetan jokatu da eta 48 bertsolarik parte hartu dute; 8 saio egin dira, 6 bertsolarikoak.

Udabarriko Faseko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatu dira Udagoieneko Fasera.

Udagoieneko Fasea:

  • Kanporaketak

36 bertsolari arituko dira lehian. 6 bertsolariz osatutako 6 kanporaketa egingo dira. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

2021ean finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek, zuzenean 2023ko kanporaketa fasean sartzeko eskubidea daukate. Horietako 6 bertsolarik eman dute izena.

2018ko txapelketetako finalistek ere badute aukera fase honetan parte hartzeko, baina horietako inork ez du izenik eman.

  • Finalaurrekoak

18 bertsolari lehiatuko dira fase honetan. 6 bertsolariz osatutako 3 finalaurre egingo dira. Finalaurre bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

2021eko Bizkaiko Txapelketako finalistek 2023ko Txapelketaren finalaurreko fasean sartzeko eskubidea daukate.

 

2021eko zazpi finalistak eman dute izena Txapelketan. Zozketaz, horrela banatu dira finalaurrekoetako saioak:

Berriz Santurtzi Lemoa
Aitor Etxebarriazarraga Aitor Bizkarra Nerea Ibarzabal
Gorka Pagonabarraga Jone Uria Onintza Enbeita
Xabat Galletebeitia Mungiako irabazlea Gernika-Lumoko irabazlea
Arrigorriagako irabazlea Erandioko irabazlea Igorreko irabazlea
Lekeitioko irabazlea Puntuazioz 1.a Puntuazioz 2.a
Puntuazioz 3.a Puntuazioz 4.a Puntuazioz 5.a

 

  • Finala

8 bertsolari lehiatuko dira. Finalaurreko bakoitzeko 3 irabazleak, eta gainontzeko 5ak, puntuazioz sailkatuko dira.