Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Igorren jokatuko da bigarren kanporaketa

2021/10/05
Urriaren 9an izango da saioa Igorreko Lasarte aretoan; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Lehenengoaren ostean, badator bigarrena. Urriaren 9an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa, Igorreko Lasarte aretoan, 17:00etatik aurrera. Saioan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

  • Ander Ucelay Aristi
  • Garazi Navarro Ugarteburu
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria
  • Julen Arzanegi Erezuma
  • Mikel Goiriena Larrazabal

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gai-jartzailea Beñat Vidal Gurrutxaga izango da. Epaimahaiko kideak, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

                Twitter Facebook Instagram