Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Ibon Ajuariagojeaskoak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

2021/10/03
Durangoko San Agustin Kultur Gunean jokatu da kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du gernikarrak.

Bertsozalez bete da gaur Durangoko San Agustin kulturgunea Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa ikustera. Gaurko sei protagonistak, hauek izan dira:

  • Ander Elortegi Garatea
  • Asier Galarza Garai
  • Beñat Bilbao Landa
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Iruri Altzerreka Martinez

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Ibon Ajuriagojeaskoa izan da puntu gehien batu dituena, 479 puntu. Beraz, Etxebarriako finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 21ean. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

  1. Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia...479
  2. Ander Elortegi Garatea……...........477,5
  3. Asier Galarza Garai………….........451
  4. Iruri Altzerreka Martinez.................433,5
  5. Inazio Vidal Gurrutxaga..................421
  6. Beñat Bilbao Landa.......................398,5

Saioan Leire Garatxena Larrabe izan da gai-jartzailea. Epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Garazi Mendoza Agirrek, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram