Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Galdakaon jokatuko da Bizkaiko Txapelketako bigarren finalaurrekoa

2021/11/23
Azaroaren 27an izango da saioa Urreta kiroldegian, 17:00etatik aurrera; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da zapatuan, azaroaren 27an, Galdakaoko Urreta kiroldegian, 17:00etan. Saioan hurrengo bertsolariek kantatuko dute:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Igor Menika Bengoetxeak egingo ditu gai-jartzaile beharrak eta, epaile lanetan, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar ariko dira. Idazkari beharrak, ostera, Itziar Basterretxea Olarreagak egingo ditu.

                Twitter Facebook Instagram