Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalean boluntario izan nahi?

2023/12/07
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako, abenduaren 16an, boluntario beharretan ibiltzeko leku batzuk daukagu oraindik. Izena eman gura baduzu, idatzi.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finala gainean daukagu dagoeneko. Datorren astean, abenduaren 16an, jokatuko da Bilboko Bilbao Arenan. Mota honetako ekimen handi batek askoren beharra behar du, eta ezinbestekoak ditu boluntarioak.

Oraindik leku batzuk bete barik ditugu, eta, beraz, finalean laguntzera etorri gura bazenu, izena ematea besterik ez duzu! Boluntarioen ohiko ordutegia 14:00-21:30 artean izango da, eta adinez nagusia izan behar da.

Boluntario lanetarako izena emateko, idatzi mezu bat bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus helbidera, edo deitu 688 72 85 75. Mezuan, izen-abizenak, mugikorra, NAN zenbakia eta herria zehaztu, mesedez. Izena emandakoan jasoko duzue informazio zehatza.

Animatu eta eman izena!

                Twitter Facebook Instagram