Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak, salgai

2021/10/20
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.

Hilabete bat geratzen da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoak hasteko eta bi finalerako. Horregatik, saio guztietarako sarrerak salgai jarri ditugu dagoeneko. Internet bidez eskura daitezke sarrerak, www.bertsosarrerak.eus atariaren bitartez. Saioak jokatzen diren egunean, txarteldegia zabalduko da, 16:00etan.

Hurrengo datetan jokatuko dira finalaurrekoak eta finala:

  • Azaroaren 21ean, Etxebarriako frontoian (Lea-Artibai), 17:00etan.
  • Azaroaren 27an, Galdakaoko Urreta kiroldegian, 17:00etan.
  • Abenduaren 4an, Larrabetzuko frontoian, 17:00etan.
  • Finala, abenduaren 18an jokatuko da Bilboko Bilbao Arenan, 17:00etan.

                Twitter Facebook Instagram