Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Etxahun Lekuek irabazi du Galdakaoko finalaurrekoa

2021/11/27
Galdakaoko kiroldegian jokatu da gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du larrabetzuarrak.

Bertsozalez bete-bete egin da gaur Galdakaoko kiroldegia, 600 lagunetik gora elkartu dira bertan. Segurtasun neurriak indartuta, gogoz hartu dituzte bertsozaleek bertsolariak. Hurrengoak ibili dira kantuan:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Josune Aramendi Perez
  • Oihana Bartra Arenas
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Etxahun Lekue izan da puntu gehien batzea lortu duena, 547,5 puntu. Beraz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du Larrabetzuko bertsolariak. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  1. Etxahun Lekue Etxebarria......................547,5
  2. Aitor Bizkarra Ruiz.................................541,5
  3. Xabat Galletebeitia Abaroa....................524,5
  4. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola............520,5
  5. Oihana Bartra Arenas............................504
  6. Josune Aramendi Perez.......................463,5

Igor Menika Bengoetxeak egin ditu gai-emaile lanak gaurkoan. Epaimahaian jardun dutenak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.

                Twitter Facebook Instagram