Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Durangon jokatuko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa

2021/09/28
San Agustin kulturgunean izango da kanporaketa, 17:00etatik aurrera; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Urriaren 3an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 20-21. Guztira, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu Txapelketak. Kanporaketetan lehenengoa jokatuko da domekan: Durangoko San Agustin kulturgunean izango da, 17:00etan.


Lehenengo saioan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

  • Ander Elortegi Garatea
  • Asier Galarza Garai
  • Beñat Bilbao Landa
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Iruri Altzerreka Martinez

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Saioan gaiak ematen Leire Garatxena Larrabe egongo da. Epaimahaiko kideak, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko genuke domekan bertan, 16:00etan, San Agustinen.

                Twitter Facebook Instagram