Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Arrigorriagan jokatuko da hirugarren kanporaketa

2023/10/10
Domekan, urriaren 15ean, izango da saioa: Arrigorriagako Lonbo aretoan. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko da domekan Arrigorriagan. Saioa Lonbo aretoan izango da, eta ohi legez, arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Hauek izango dira Arrigorriagan kantuan arituko direnak:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara: Berrizen kantatuko du, azaroaren 11n. Gainontzekoek horretarako aukera izango dute, puntuazioaren arabera.

Gai-jartzailea Igor Menika Bengoetxea izango da. Epaimahaiko kideak, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi ElosuaBeñat Romero MaguregiGarazi Mendoza AgirreGraxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko genuke domekan bertan, 16:00etan, Lonbo aretoan.

                Twitter Facebook Instagram