Jone Uria
Hasierako agurra
|
|
Oihana Bartra,
Jone Uria
8ko nagusia
Ahiztak zarie: Oihana nagusia eta Jone gaztea. Oihana, Jonek jakinarazi deutsu bat-bateko mezularitza aplikazino bateko talde baten sartu dabela eta pornografia irudi ugari partekatzen dala bertan.
|
|
Jone Uria,
Gorka Pagonabarraga
8ko txikia
Jone eta Gorka lankideak zarie. Enpresak “luntx”-a prestatu deutsue. Jone, mahaira hurbildu zarenerako ez da pintxo bat bera be geratzen. Buelta emon eta hor ikusi dozu Gorka pintxo piloa eskuetan dekola.
|
|
Jone Uria
Puntuari erantzunak
1- Jone, zuk zer amestu dozu gaur gabean? 2- Bihar-etzi egingo dozu lo hobeto
|
|
Jone Uria,
Aitor Etxebarriazarraga
10eko txikia
Jone, urte batzuk dira zure umea hil zala minbiziaren eraginez. Urte hauetan guztietan minbizia ikertzeko baliabide gehiago eskatzeko boluntario ibili zara elkarte batean. Ekimen bat antolatu dozue gaur eta Aitor, zure umearekin egon zan erizaina, ikusi dozu. Beragana hurreratu zara.
|
|
Jone Uria
Bakarka, gaia emanda
Jone, pailazoa zara. Jakin barri dozu zure kide pailazo batek salaketa jaso dauela orain dala egun batzuk ikuskizun batean presoen etxeratzearen aldeko kanta bat kantatzeagatik.
|
|
Jone Uria,
Nerea Ibarzabal
8ko txikia
Nerea bezeroa eta Jone igarlea zarie. Nerea, Jonek azkenengo saioan atzo hilko zinela iragarri eutsun. Ordutik, ondasun guztiak saldu eta dirua barra-barra gastatu dozu ezer barik geratu arte. Bizirik jarraitzen dozu eta Joneren kontsultan agertu zara.
|
|
Jone Uria,
Nerea Ibarzabal
Sei puntuko motza
Jone eta Nerea bertsozaleak zarie. Kotxean zoazie Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Ekaitza dago eta bat-batean tximista batek kotxea jo dau. Onik heldu zarie, baina konturatu zarie denboran atzera egin dozuela eta mende honen hasierako final batean zagoziela.
|
|
Jone Uria
Ganbarako lana
Kasualitate hutsa izan zan, baina orain, inoz gertatu jatzun onena dala uste dozu.
|
|
Jone Uria
Bukaerako agurra
|
|