Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Manex Agirre izan da Zigoitiko saioan garaile

2022/05/08
Zigotiko aretoa bete jokatu da bigarren final laurdena.

2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren faseko bigarren saioa hastear, bidea irudikatzen duen harri-pila, mikroak eta bertsozaleak prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako bigarren fasea hasi zen atzo, final laurdenak. Bigarren saioa Zigoitin jokatu da.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)

Unai Mendibil Etxeberria (Amurrio)

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)

Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Markel Yoller Lopez de Arroyabe (Ilarduia)

Orlando Arreitunandia Arinas (Mutriku)

Bigarrengo fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu du puntu gehien, 245,5 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan dira:

Manex Agirre: 245,5 puntu

Xabi Igoa: 233 puntu

Peru Abarrategi: 232 puntu

Orlando Arreitunandia: 221,5 puntu

Unai Mendibil: 199,5 puntu

Markel Yoller: 189,5 puntu

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Oier Azkarraga Grajales izan da Zigotiko aurkezlea. Bigarren faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Fernando Sopelana, Patxi Aizpurua eta Aitor Jimenez.

Hurrengo zapatuan, Aramaion, hirugarren eta azken final laurdena jokatuko da.