Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Laudion aurkeztu da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2022/03/19
Apirilaren 1ean emango zaio hasiera eta ekainaren 11an amaituko da Gasteizko Europa Biltzar Etxeko Maria de Maeztu Auditorioan.

Arabako Bertsozale Elkarteak, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktoria aurkeztu da martxoaren 19an 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du.

Azkenekoan, 2019ko Txapelketan  Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan zen eta bide honi eutsi nahi izango zaio aurtengo XV. edizioan ere. Urteetan zehar eraikitzen joan diren zubi eta pausuen garrantzia goraipatuz.

Hiru lagunek hartu dute hitza. Lehengoa, Egoitz Iradier Elkarteko sustapen arduradunak eman ditu txapelketari buruzko xehetasunak. Ondoren, Serapio Lopez Ortuetak hartu du hitza, orain 40 urte Arabako bertsogintzako ibilbideari ekin ziona, lehenik ikasle eta ondoren irakasle ere bai. Eta azkenik, Unai Mendibil Aiaraldeko bertso eskolako ikasle hasi eta egun irakasle dabilena. Aurtengoan, 40 urteko ibilbidea eta gero, Faktorian Bertso Eskola talde berria sortu da eta berak gidatzen du.

Txapelketako lehenengo final zortzirena apirilaren 1ean jokatuko da, Amurrioko Kultur Etxean. Eta ekainaren 11an bukatuko da, Gasteizko Europa Biltzar Etxean. Bost final zortziren, hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala. Final zortzirenak: Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen. Finala laurdenak: Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion. Finalerdiak: Araia eta Izarran eta finala, lehen aldiz, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Maria Maeztu auditorioan. 

Txapelketak egitura hau izango du: Arabako 30 bertsolarik parte hartuko dute, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten 5 finalistek gehi izena eman duten 25 bertsolari gehiagok. 18  arituko dira final zortzirenetan, final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Finalerdiak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala.

Txapelketan Arabako 9 aurkezle izango dira 10 saioa eta finala aurkeztuko dutenak eta 11 gai-jartzaile taldean gaiak sortuko dituztenak. 

Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus , sare sozialetan...