Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Asier Otamendik lortu du finalerdietarako pase zuzena

2022/05/07
Lautadan giro epelean eman zaio hasiera bigarren fase honetako lehen saioari.

Heldu da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XV. edizioa aurtengoa. 2019an irudikatu genuen bideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen harri-pila, mikroak eta bertsozaleak prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako bigarren fasea hasi da gaur, final laurdenak. Lehen saioa Dulantzin jokatu da.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)

Asier Otamendi Alkorta (Urretxu)

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia)

Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku) 

Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz)

Maddi Agirre Epelde (Gasteiz)

Bigarrengo fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu du puntu gehien, 242 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalrdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Asier Otamendi: 242 puntu

Iñaki Viñaspre: 239 puntu 

Maddi Agirre: 231 puntu

Paula Amilburu: 230,5 puntu

Rikardo Gonzalez de Durana: 224,5 puntu

Ekaitz Samaniego: 221,5 puntu

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Etxaun Otaño Zinkunegi izan da Dulantziko aurkezlea. Bigarren faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Fernando Sopelana, Patxi Aizpurua eta Aitor Jimenez.

Bihar igandea, Zigoitin, bigarren final laurdena jokatuko da.