Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Manex Agirrek finalerdia irabazita finala erabakita

2022/05/29
Gaur Izarran jokatu den bigarren finalerdian Manex Agirrek irabazi du eta beraz finaleko seikotea erabakia geratu da.

Heldu da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XV. edizioa aurtengoa. 2019an irudikatu genuen bideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen harri-pila, mikroak eta bertsozaleak prest, 12 bertsolariekin jokatuko den txapelketako hirugarren fasea amaitu da gaur, finalerdiak.  Izarrako Kultur Etxeko aretoan jokatu da gaurko finalerdia.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)

Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)

Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)

Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku)

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia)

Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

 

Hirugarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu du puntu gehien, 368,5 puntu. Finalerdietako puntuazioaren hurrenkeran osatuko da finala. Puntuazioak ondorengoak izan dira:

Manex Agirre: 368,5 puntu

Peru Abarrategi: 664 puntu

Xabi Igoa: 359 puntu

Iñaki Viñaspre: 358,5 puntu

Paula Amilburu: 354,5 puntu

Rikardo Gonzalez de Durana: 329 puntu

Beraz, finalean nork kantatuko duen definitua geratu da gaurko saioaren ostean. Izarrako saioan, kantatu duten bertsolariek itxi dute sailkapena.

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Izarrako aurkezlea. Hirugarren faseko, finalerdietako epaimahaia, horrela osatuta dago: Fernando Sopelana, Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier eta Aitor Jimenez.

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai.

Finala, ekainaren 11n izango da Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu auditorioan, arratsaldeko 17:30ean. Informazioa gehiago hemen.