Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aramaion jokatuko da zapatuan hirugarren eta azken final laurdena

2022/05/12
Arabako Bertsolari Txapelketak larunbatean emango dio amaiera bigarren faseari, final laurdenei. Larunbatean Aramaioko Kultur Etxeko aretoan jokatuko da 3. final laurdena. Sei bertsolarik parte hartuko dute saioan, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Bigarren fasea, final laurdenak, bi asteburutan jokatu dira, 3 saiotan, 3 herritan: Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion. Azken honetak jokatuko da zapatuan azken final laurden erabakiorra, bertan jakingo baita nola geratuko den hurrengo fasea, finalerdiak. 

Aramaion, maiatzaren 14ean, larunbata. Hirugarren final laurdena izango da, 17:30ean hasiko da.

Aramaion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea Aintzane Irazusta Arzallus  izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da Andere Arriolabengoa Arabako Kuadrilla arteko 3 ediziotan talde txapelduneko kide izan da. Oihane Pereak 2007ko, 2009ko, 2013ko eta 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketak irabazi dituela eta 2012an Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketan ere lehena izan zen Lautadako taldearekin batera. Oihane Perea eta Manu Bendala 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista izan ziren eta bikotea osatu zuten. Unai Anda 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen Iñaki Viñaspre bikotearekin batera. 

 

Saioaren informazio gehiago hemen.

Bigarren fase honetako 3 saioetan 3 epaile arituko dira  Aitor Jimenez TolosanaFernando Sopelana Alonso eta Patxi Aizpurua Garaialde.

Saioetarako sarrerak bertsosarrerak webgunean daude salgai eta egunean bertan saioa hasi baino ordu erdi lehenago ere eskuratzeko aukera izango da aretoko aforoa bete artean. Bazkideak 4 euro, arrunta 6 euro, eta 16 urtetik behera dohainik.

Final laurdenetan parte hartzen duten18 bertsolariek behin baino ez dute kantatuko fase honetan, saioko garailea zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera eta gainontzekoak faseko puntu metaketaren arabera sailkatuko dira finalerdietara hurrenez hurren 12 bertsolari.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten diru babesleei, Udalei eta komunikabide laguntzaileei