Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Aramaion argituko da nortzuk pasako diren finalerdietako hurrengo fasera

2019/02/21
Larunbat honetan Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena jokatuko da, Aramaion. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Aramaioko Kultur Etxean bertan.

Azken final laurdena, hirugarrena, jokatuko da larunbat honetan. Bertan jakingo da zein diren hurrengo fasera, finalerdietara, pasako diren 12 bertsolariak. Arabako Bertsolari Txapelketa bigarren fasera iristen ari da. Larunbatean, 17:30ean Aramaioko Kultur Etxean burutuko da.

Parte hartzen duten 18 bertsolariek behin kantatuko dute final laurdenetako fasean, ondorioz finalerdietara pasako diren 12koa jakingo dugu lehen faseko sailkapenaren arabera, horrela osatuko direlarik hurrengo bi saioak.

Larunbat honetan Aramaion jokatuko da, Kultur Etxean, 17:30ean. Kantuan ondoren bertsolariak arituko dira:

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzea 2017ko Arabako finalean kantuan aritu zen Xabi Igoak kantatuko duela, eta Txapelketan lehen aldiz parte hartuko dutela Beñat Garaio, Manu Bendala eta Unai Andak.

Bertsolari hauek, Aramaioko saioan lortzen duten puntuazioaren arabera izango dute aukera finalaurrekoetara sailkatzeko.

Gai-emailea  Eli Plazaola Zubizarreta izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Aramaioko Kultur Etxean bertan. Arrunta 6 euro, bazkideak 4 euro eta 16 urtetik behera dohainik.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Aramaioko saioan, bereziki, Aramaioko Udalari.

Gorbeialdean 3 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion, Urkabustaiz-Zuian. Adin guztietako 35 lagun 7 taldetan banatuta. Plazatan kantatzen duten 10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira. Aramaio, Legutio, Zuia, Urkabustaiz eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 9-12 urtetako 176 ikaslek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Murgiako Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan. Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Gorbeialdeko umeekin.

Saioaren informazio gehiago, eta ondoren jarraipena egiteko hemen