Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Peru Abarrategi Sarrionaindia

Aramaioko bertsolaria. 2008an Aramaioko Bertso-eskolan ikasle, Idoia Beitia eta Garazi Eriz irakasle zituela. Arabako Eskolarteko Txapelduna 2013an eta 2014an. 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabiziko aldiz. Kuadrilla artekoan Aramaioko taldearen partaide. Hala Bedi irratiko Bertxoko esataria. Bertso udaleku eta bertso-eskolako irakaslea da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Aramaio, otsailak 23

Peru Abarrategi Sarrionaindia, Unai Anda Delika 8ko nagusia
Koadrilakoak zarete, 18 urte bete berri dituzue. Apirilean lehen aldiz hauteskundeetan bozkatzeko aukera izango duzue. Zuk, UNAI, gogoa duzu; zuk, PERU, ordea, ez bozkatzea pentsatzen ari zara.
Peru Abarrategi Sarrionaindia, Beñat Garaio Mendizabal 8ko txikia
Lankideak zarete. Gaur zuen arduradunak esan dizue azken txostenak bukatu arte ezingo zaretela etxera joan. Zigarro bat erretzera ihes egin duzue kalera eta jendea pintxopotean dago.

Legutio, martxoak 9

Andere Arriolabengoa Bengoa, Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko txikia
Aita/ama - semeak/alabak zarete. PERU, aita, gaur ANDERE alabak, kotxea baimenik gabe hartu dizu. Izugarrizko markarekin ekarri du kotxea etxera.
Xabi Igoa Eriz, Peru Abarrategi Sarrionaindia 10eko txikia
XABI eta PERU, ume bana izan berri duzuen lagunak zarete, aspaldiko partez, hitz egiteko geratu zarete eta biak ados zaudete: bikote-harremana asko aldatu da.
Peru Abarrategi Sarrionaindia Bakarka, gaia emanda
Gutxien espero zenuen horrek fabore bat egin dizu.

Gasteiz, martxoak 30

Peru Abarrategi Sarrionaindia Hasierako agurra
Peru Abarrategi Sarrionaindia, Xabi Igoa Eriz 8ko nagusia
Zuek biok, PERU eta XABI, Gasteizko turismo bulegoko langileak zarete. Gaur bulegoa irekitzera joan zaretenean “Tourists go home”, turistak kanpora, pintada ikusi duzue atean.
Peru Abarrategi Sarrionaindia Puntuari erantzunak
1. ZENBAT EMAKUMERI ZOR ZAION AITORTZA! 2. AURREIRITZI ASKO DAUDE APURTZEKE,
Peru Abarrategi Sarrionaindia, Manex Agirre Arriolabengoa Sei puntuko motza
Zuek urpekaritza ikastaroa elkarrekin egiten ari zarete . Orain arte igerilekuan egin dituzue ariketak. Gaur lehen aldiz itsasoan praktikatuko duzue.
Peru Abarrategi Sarrionaindia Bukaerako agurra