Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Andere Arriolabengoa Bengoa

Aramaioko bertsolaria. 16 urterekin Aramaioko Bertso-Eskolan ikasle. Arabako Eskolarteko Txapelketan, San Prudentzio sariketan, Bertxoko Sariketan, Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu du. 2010eko Arabako Kuadrilla artekoan txapelduna izan zen Aramaioko taldean. Arabako Bertsolari Txapelketaren Talde Antolatzaileren kidea izan da eta Arabako Bertsozale Elkartearen zuzendaritzan Sustapen arduraduna izan da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Aramaio, otsailak 23

Andere Arriolabengoa Bengoa, Manuel Bendala Garcia-Donas 8ko nagusia
Lagunak zarete, biok gizonezkoak. MANU , ANDEREk proposatu dizu “gizontasun-berri” edo maskulinitateari buruzko formazio batera elkarrekin joatea, zalantza duzu.
Andere Arriolabengoa Bengoa, Xabi Igoa Eriz 10eko txikia
Txikitako lagunak zarete. Institutura pasatu eta lehen aldiz bertako lagunekin parrandan zabiltzate. XABI, zure harridurarako, ANDERE ikusi duzu zigarro bat erretzen ari dela.
Andere Arriolabengoa Bengoa Bakarka, gaia emanda
Zure gurasoen gaztandegia hartu duzu zure gain, jubilatu egin dira.

Legutio, martxoak 9

Andere Arriolabengoa Bengoa, Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko txikia
Aita/ama - semeak/alabak zarete. PERU, aita, gaur ANDERE alabak, kotxea baimenik gabe hartu dizu. Izugarrizko markarekin ekarri du kotxea etxera.
Andere Arriolabengoa Bengoa, Serapio Lopez Ortueta 10eko txikia
ANDERE eta SERAPIO, erizainak zarete, Martxoaren 8an greba egiteko asmoa zenuten eta zerbitzu minimoak egitea tokatu zaizue.