Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Amurrioko lehen final zortzirenean Iñaki Viñaspre garaile

2022/04/01
Amurrioko Kultur Etxea bete hasi da txapelketako lehen saioa.

Heldu da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XV. edizioa aurtengoa. 2019an irudikatu genuen bideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen harri-pila, mikroak eta bertsozaleak prest, 30 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da, final zortzirenak. Lehen saioa Amurrion jokatu da.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku) 

Unai Anda Delika (Ametzaga)

Xabier Antia Zuaznabar (Gasteiz)

Eukene De los Aires Amundarian (Gasteiz)

Aitor Najera Saez de Vicuña (Zalduondo)

Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu du puntu gehien, 202 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Iñaki Viñaspre: 202 puntu

Unai Anda: 191 puntu

Paula Amilburu: 190,5 puntu

Xabier Antia: 168,5 puntu

Eukene De los Aires: 162 puntu

Aitor Najera: 151,5 puntu

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Nieves Del Alamo izan da Amurrioko aurkezlea. Lehen faseko, final zortzirenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio. 

Bihar larunbata, Biasterin, bigarren final zortzirena jokatuko da.