Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xabi Igoa Eriz

Bertsolaria. 2004an, Aramaioko Bertso-Eskolan ikasle, Manex Agirre irakasle zuela. Arabako Eskolarteko Txapelketa sei aldiz partaide. Arabako Bertsolari Txapelketan 2013an finalista izan zen, 2010eko Kuadrilla artekoan (Aramaioko taldean) txapeldun. Bertso-eskolako irakaslea izan da. Plaza-saio askotan ere partaide. 2015etik Arabako Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Zigoitia, otsailak 12

Xabi Igoa Eriz Hasierako agurra
Xabi Igoa Eriz, Iñaki Viñaspre Simon 8ko nagusia

Xabi eta Iñaki, bikotea dira. Xabi, 60 urteko emakumea da eta Iñaki 35 urteko gizonezkoa. Mota guztietako komentarioak entzun behar izan dituzte elkarrekin hasi zirenetik. Jada urtebete egin dute elkarrekin eta afari batekin ospatzen ari dira.

Serapio Lopez Ortueta, Xabi Igoa Eriz 8ko txikia
Serapio eta Xabi mozorro festa batera gonbidatu dituzte. Baldintza bakarra jarri diete: originalak izatea. Gaur elkartu dira erabakitzeko nola joan.
Jagoba Apaolaza Castro, Xabi Igoa Eriz 10eko txikia

Aita-semeak zarete. Jagoba, lore-sorta bat eskuan hurbildu zaio Xabi aita. Xabik, ordea, aurpegi txarra jarri dio ordainetan.

Xabi Igoa Eriz Puntuari erantzunak

1. Zorteduna zarela esango al zenuke? 2. Bakoitzaren patua norberaren esku,

Xabi Igoa Eriz Bakarka, gaia emanda

Abesti hori entzuten duzun bakoitzean pertsona berdina etortzen zaizu gogora.

Xabi Igoa Eriz Bukaerako agurra

Laudio, martxoak 11

Xabi Igoa Eriz Hasierako agurra
Jagoba Apaolaza Castro, Xabi Igoa Eriz 10eko nagusia

Seme txiki bat daukaten gurasoak dira. Gaur semeak gona jantzita joan nahi duela eskolara esan die. Jagobak, ez dio arazorik ikusi eta gonaren bila joan da, baina bidean Xabik geratu egin du, zalantzak ditu, ez du semeak gaizki pasatzera K nahi.

Xabi Igoa Eriz, Ander Solozabal Kortabarria 8ko txikia

Aita-alabak/ama-semeak dira. Xabi amari/aitari, asteburu pasa bat oparitu dio Ander alabak/semeak, elkarrekin landetxe batera joateko. Bertara heldu eta euren izenean erreserbarik ez dagoela esan diete eta bertan lotara geratzeko lekurik ere ez.

Xabi Igoa Eriz, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 10eko txikia

Xabi eta Rikardo bikote dira. Beraiek ere furgoneta erosi zuten. Urtebete darama geldirik furgonetak kalean aparkatuta.

Xabi Igoa Eriz Puntuari erantzunak

1. ZURETZAKO DENBORA AURKITZEN AL DUZU? 2. BATZUETAN LORTZEN DA DESIO DUGUNA, 3. GEROARI BEGIRA EGON BEHARREAN,

Xabi Igoa Eriz Kartzela

- Aspalditik barruan zenuen arantza hori atera duzu.

Xabi Igoa Eriz Bukaerako agurra

Gasteiz, apirilak 1

Xabi Igoa Eriz Hasierako agurra
Xabi Igoa Eriz, Iñaki Viñaspre Simon 8ko nagusia

Xabi eta Iñaki 80ko hamarkadan heroinazale izandakoak dira. Azken aldian parkean aurkitutako xiringa kopuruak harritu egin ditu.

Xabi Igoa Eriz, Asier Otamendi Alkorta 10eko txikia

Gaur Asier, bere ume jaio berria erregistratzera joan da. Bertan Xabi, bere koinata/koinatua dago lanean. Izena esan dionean, arauek diotenaren arabera ezin diola izen hori jarri esan dio.

Xabi Igoa Eriz Puntuari erantzunak

1. URRUN BIDAIATZEA OSO MODAKOA, 2. MUNDU HONETAN BADA DENONTZAT LEKUA

Serapio Lopez Ortueta, Xabi Igoa Eriz Sei puntuko motza

Serapio eta  Xabi zahar egoitzan dauden bi agure dira. Barrez hasi dira ohartu direnean batak bestearen hortzeria postizoa jarri duela.

Xabi Igoa Eriz Bakarka, gaia emanda

Zu igerilekuan zaudela, ikusi duzu poliziak emakume musulman bat burkinia daramalako kanporatzen duela.

Xabi Igoa Eriz Bukaerako agurra