Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oihane Perea Perez de Mendiola

12 urte zituela Gasteizko bertso eskolan sartu zen.   Euskal Herriko Eskolartekoan 3 aldiz partaide. San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Arabako Bertsolari Txapelketan hiru aldiz txapeldun. 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan txapeldun Lautadako taldearekin, beste plazetan kantatzeaz gain. 2005, 2009 eta 2013an Txapelketa Nagusian partu hartu du.  Arabako Bertsozale Elkarteko eragile da, bertso-eskolako eta bertsolaritza irakaslea ikastetxetan ere.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Dulantzi, otsailak 19

Oihane Perea Perez de Mendiola Hasierako agurra
Asier Otamendi Alkorta, Oihane Perea Perez de Mendiola 8ko nagusia

Asier eta Oihane gaztetan kirol talde berean egon ziren. Orain, entrenatzaile hura sexu abusuengatik salatu dute. Asier asko harritu du berriak, Oihanek, ordea, aspaldi espero zuen horrelako kasuren bat irtetea.

Oihane Perea Perez de Mendiola, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 8ko txikia

Oihane eta Jonek elurra kentzen egiten dute lan. Gaur alerta dago eta gaueko txanda tokatu zaie. 3 ordu daramatzate kamioian mendiko portu batean geldi, ez da elurrik eta ez du ematen egingo duenik.

Oihane Perea Perez de Mendiola, Ander Solozabal Kortabarria 10eko txikia

Oihane supermerkatuko kutxazaina da eta Ander ohiko bezeroa. Badira 3 hilabete supermerkatuan kutxa automatikoak jarri zituztela. Orduz geroztik, Ander beti ibili da kutxazain automatikoekin. Gaur ordea, aspaldiko partez, Oihaneren kutxara joan da.

Oihane Perea Perez de Mendiola Puntuari erantzunak

1. Begirada batean zenbat sentimendu, 2. Keinu txikiek sarri dute garrantzia,

Oihane Perea Perez de Mendiola Bakarka, gaia emanda

- Bera ikustean konturatu zara eragin handia izan zuela zugan

Oihane Perea Perez de Mendiola Bukaerako agurra

Aramaio, martxoak 18

Oihane Perea Perez de Mendiola Hasierako agurra
Serapio Lopez Ortueta, Oihane Perea Perez de Mendiola 10eko nagusia

Bi aktore euskaldun eta ezagun dira. Independentziaren aldeko manifestazioan buruan doan pankarta eramateko gonbitea jaso dute. Serapiok, baietz esan du, Oihanek, ordea, zalantza asko ditu beraien lanean jasan dezaketen boikotengatik.

Izar Mendiguren Cosgaya, Oihane Perea Perez de Mendiola 8ko txikia

Jubilatu berri diren bikotea dira. Aisialdirako kirol bat praktikatzeko gogoz daude. Kirol dendan daudela, Oihaneri, bere harridurarako, Izarrek patinak erostea proposatu dio.

Asier Otamendi Alkorta, Oihane Perea Perez de Mendiola 10eko txikia

Oihane eta Asier, gaur gauean parrandan atera dira, eta berriro ere aurkitu dute beraien laguna egoera tamalgarrian, horrela jarraitzen badu ez du ongi bukatuko.

Oihane Perea Perez de Mendiola Puntuari erantzunak

1. OSO ALDAKORRA DA GURE GIZARTEA, 2. BELDURRIK AHAL DIOZU EZEZAGUNARI? 3. HARRESIAK EZ DIRA HARRIZKOAK SOILIK,

Oihane Perea Perez de Mendiola Kartzela

Bizitza osoan seguru izan duzun ideia zalantzan jarri duzu.

Oihane Perea Perez de Mendiola Bukaerako agurra

Gasteiz, apirilak 1

Oihane Perea Perez de Mendiola Hasierako agurra
Oihane Perea Perez de Mendiola, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko nagusia

Oihane eta Manex gurasoak dira. euren alabari gaixotasun degeneratibo bat diagnostikatu zioten. Alabaren nahia izan da beti gaixotasuna muturrera heltzean heriotza duina izatea. Memento hori heldu da.

Iñaki Viñaspre Simon, Oihane Perea Perez de Mendiola 10eko txikia

Herrian auzolanerako deia egin dute. Iñaki bakarrik azaldu da, eta erabaki du atez ate joatea jende bila, lehen atea jo eta Oihanek zabaldu dio atea erdi lo.

Oihane Perea Perez de Mendiola Puntuari erantzunak

1. KORRIKAK 20 URTE BETE DITU AURTEN, 2. PAUSUZ PAUSU EGITEN OMEN DA BIDEA

Asier Otamendi Alkorta, Oihane Perea Perez de Mendiola Sei puntuko motza

Asier eta Oihane maitaleak dira. Urtegira joan dira bainutxo bat hartzera, larrugorritan jarri eta uretan sartu dira. Bainutik ateratzean arroparik ez dagoela ikusi dute.

Oihane Perea Perez de Mendiola Bakarka, gaia emanda

Erizaina zara, gaur etxera lore sorta eskuan itzuli zara lanetik.

Oihane Perea Perez de Mendiola, Asier Otamendi Alkorta Iparragirrerena

Asier margolaria da. Oihanerekin geratu da bere erretratua egiteko. Helduaz bat Oihane biluzten hasi da.

Oihane Perea Perez de Mendiola Kartzela

Aspaldiko partez, elkarrekin atera zarete kalera.

Oihane Perea Perez de Mendiola Bukaerako agurra