Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Manex Agirre Arriolabengoa

Aramaioko bertsolaria. 2000an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko taldean txapeldun. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun. Euskal Herriko 2013ko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Hala Bedi irrati libreko Bertxoko irratsaioan ibilitakoa eta Bertxoko sariketa antolatzailea izan da. Arabako Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna eta zuzendaritza kidea izan zen 2013ra arte. Plazaz plaza dihardu.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Langraiz, otsailak 5

Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra
Manex Agirre Arriolabengoa, Zigor Enbeita Zugadi 8ko nagusia

Zigor eta Manex betiko bi lagun min dira. Gaur elkarri kontatu diete, Zigor general frankista baten biloba dela, eta Manex gerra zibilean frankistek fusilatutako batena. Orain arte horretaz hitz egin gabe zeuden.

Manex Agirre Arriolabengoa, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 8ko txikia

Manex eta Rikardok, bakoitzak bere aldetik, ligatzeko aplikazio horietako bat jaitsi dute. Ustez elkar ezagutu gabe, elkarrekin geratu dira taberna batean. Biak tabernara heldu direnean konturatu dira auzokideak direla.

Manex Agirre Arriolabengoa, Felipe Zelaieta Txurruka 10eko txikia

Donejakue bidea hasi berri dute gogotsu. Gaua heldu da eta aterpetxean daude, leher eginda eta hankak babaz beteta. Manexek bihar bideari berrekin nahi dio, Felipe ordea, ez dago oso ziur jarraitu edo ez.

Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak

1. Iraganetik zerbait ikasi al dugu? 2. Zein koloretakoa da etorkizuna?

Manex Agirre Arriolabengoa Bakarka, gaia emanda

Azkenean konturatu zara zergatik egiten duzun azken aldian horrenbeste irrribarre.

Manex Agirre Arriolabengoa Bukaerako agurra

Legutio, martxoak 4

Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra
Peru Abarrategi Sarrionaindia, Manex Agirre Arriolabengoa 10eko nagusia

Peruk, Manex bere laguna hil dela irakurri du sare sozialetan eta tristuraz agur aipu bat idatzi du berak ere. Manexek deitu dio orain, bizirik dagoela eta hori nondik atera duen galdezka.

Manex Agirre Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre Simon 8ko txikia

Lagunak dira. Irakasle oposaketetako azterketa egiten ari dira BECen. Halako batean, Maenxen harridurarako, Iñakik galdera bat kopiatzen uzteko eskatu dio.

Manex Agirre Arriolabengoa, Iker Agirre Uribarren 10eko txikia

Manex eta Iker kaletik doaztela, aberats itxurako pertsona bati kartera erori zaio. Biak karterari begira gelditu dira.

Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak

1. GEHIEGI AMESTEA KALTEGARRIA DA, 2. UME IRUDIMENA GALTZEN DUGUNEAN, 3. IZERDITAN ESNATU AL ZARA SEKULA?

Manex Agirre Arriolabengoa Kartzela

Ez zenuen amets horretatik esnatu nahi, baina esnatu egin zara.

Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra

Gasteiz, apirilak 1

Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra
Oihane Perea Perez de Mendiola, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko nagusia

Oihane eta Manex gurasoak dira. euren alabari gaixotasun degeneratibo bat diagnostikatu zioten. Alabaren nahia izan da beti gaixotasuna muturrera heltzean heriotza duina izatea. Memento hori heldu da.

Manex Agirre Arriolabengoa, Serapio Lopez Ortueta 10eko txikia

Manex, Serapioren osaba da. Serapio gidatzeko baimena ateratzen ari dela eta, praktikak egitera eraman du Manexek, damutzen hasia da.

Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak

1. PLAZERRIK HANDIENA GAUZA TXIKIETAN, 2. BIZIORIK TXARRENA ZEIN DA ZURE USTEZ?

Iñaki Viñaspre Simon, Manex Agirre Arriolabengoa Sei puntuko motza

Iñaki eta Manex, lagunak dira. Arratsalde pasa zoologikoan dabiltza. Tximinoen kaiola parean hauei begira geratu, eta euren keinuak ikusita, ez direla hain desberdinak iruditu zaie.

Manex Agirre Arriolabengoa Bakarka, gaia emanda

Gobernuz Kanpoko Erakunde batean aritu zara lanean atzerrian, bueltatu zarenetik ezin egokitu zabiltza.

Manex Agirre Arriolabengoa Bukaerako agurra