Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Jagoba Apaolaza Castro

Arabako Eskolartekoan parte hartu zuen. 2003an, Arabako Bertsolari Txapelketan partaide lehendabiziko aldiz eta 2013koan finalista izan zen. Hala Bedi irratiko Bertxoko saioaren esataria urte askotan. Begirale bertso-udalekuetan. Betsokatu sariketaren antolatzailea urteren batean. Plazaz plaza dihardu.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Zigoitia, otsailak 12

Jagoba Apaolaza Castro Hasierako agurra
Jagoba Apaolaza Castro, Iker Agirre Uribarren 8ko nagusia

Iker eta Jagoba jubilatu berri zareten bi lagun dira. Gaztetatik beraien herria utzi eta lanera etorri ziren hona. Ikerrek Euskal Herrian eman nahi du azken arnasa, Jagobak ordea Andaluziara bueltatu nahi du.

Jagoba Apaolaza Castro, Andere Arriolabengoa Bengoa 8ko txikia

Jagoba eta Anderek snorkel egiteko ekipoa erosi eta urtegira joan dira probatzera. Uretan sartu eta berehala atera dira izututa.

Jagoba Apaolaza Castro, Xabi Igoa Eriz 10eko txikia

Aita-semeak zarete. Jagoba, lore-sorta bat eskuan hurbildu zaio Xabi aita. Xabik, ordea, aurpegi txarra jarri dio ordainetan.

Jagoba Apaolaza Castro Puntuari erantzunak

1. Keinu batek sarritan asko balio du, 2. Eskua luzatzea behar duenari,

Jagoba Apaolaza Castro Bakarka, gaia emanda

Magikoa izan zen zuretzat egun hura.

Jagoba Apaolaza Castro Bukaerako agurra

Laudio, martxoak 11

Jagoba Apaolaza Castro Hasierako agurra
Jagoba Apaolaza Castro, Xabi Igoa Eriz 10eko nagusia

Seme txiki bat daukaten gurasoak dira. Gaur semeak gona jantzita joan nahi duela eskolara esan die. Jagobak, ez dio arazorik ikusi eta gonaren bila joan da, baina bidean Xabik geratu egin du, zalantzak ditu, ez du semeak gaizki pasatzera K nahi.

Jagoba Apaolaza Castro, Paula Amilburu Izargarai 8ko txikia

Paula eta Jagoba elkarrekin bizi diren bikotea dira. Aurreko astean Jagobari mugikorra izorratu zitzaion, ordutik ez duela konpontzeko asmorik esaten dio Paulari, baina Paula nazkatuta dago eta konpontzea nahi du.

Jagoba Apaolaza Castro, Ander Solozabal Kortabarria 10eko txikia

Jagoba eta Ander neba-arrebak / anaiak dira. Oporretara bidean kotxea izorratu zaie, garabia etorri eta kotxea eraman du, baina beraiek eta maleta denak eramaterik ez garabian, eta taxi bat etorriko da euren bila. 2 ordu daramatzate errepidean botata eta taxia oraindik ez da etorri.

Jagoba Apaolaza Castro Puntuari erantzunak

1. ZURETZAKO DENBORA AURKITZEN AL DUZU? 2. BATZUETAN LORTZEN DA DESIO DUGUNA, 3. GEROARI BEGIRA EGON BEHARREAN,

Jagoba Apaolaza Castro Kartzela

- Aspalditik barruan zenuen arantza hori atera duzu.

Jagoba Apaolaza Castro Bukaerako agurra