Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Ander Solozabal Kortabarria

Koldo Mitxelena institutuan bertsozaletu zen (2005). 2006an, Gasteizko Bertso-Eskolan hasi zen. 2007an, Arabako Eskolartekoan txapeldun suertatu zen. 2008an, Arabako Bertsolari Txapelketan partaide. 2011n, finalista Arabako Bertsolari Txapelketan. Arabako Bertsolari Txapelketan, Kuadrilla artekoan, sariketeta zenbaitetan eta plaza-saioetan partaidea da. 2010etik Hala Bedi Irratiko "Bertxoko" irratsaioan esataria da, baita Bertxoko sariketaren antolatzailea ere. Bertso-barnetegi eta udaleku askotako begirale. 2012-2014 bitartean "Bertso-tavern" formatuaren sortzailea.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Dulantzi, otsailak 19

Ander Solozabal Kortabarria Hasierako agurra
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Ander Solozabal Kortabarria 8ko nagusia

Jon aireportura joan da Ander Siriako errefuxiatuaren bila, harrera egin eta bere etxean hartuko du. Euskal Herrira heldu den bakarrenetarikoa da. Oraintxe elkar aurkezten hasi dira.

Ander Solozabal Kortabarria, Paula Amilburu Izargarai 8ko txikia

Ander eta Paula bikote dira, euren umearen haur eskolako gurasoen whatsap taldeaz kokoteraino daude. Orain ere 89 mezu dituzte irakurtzeko talde horretan.

Oihane Perea Perez de Mendiola, Ander Solozabal Kortabarria 10eko txikia

Oihane supermerkatuko kutxazaina da eta Ander ohiko bezeroa. Badira 3 hilabete supermerkatuan kutxa automatikoak jarri zituztela. Orduz geroztik, Ander beti ibili da kutxazain automatikoekin. Gaur ordea, aspaldiko partez, Oihaneren kutxara joan da.

Ander Solozabal Kortabarria Puntuari erantzunak

1. Bakardadea edo konpainia ona? 2. Lagunak egitea erraza ote da?

Ander Solozabal Kortabarria Bakarka, gaia emanda

Gaur ingurukoak harrituta utzi dituzu.

Ander Solozabal Kortabarria Bukaerako agurra

Laudio, martxoak 11

Ander Solozabal Kortabarria Hasierako agurra
Ander Solozabal Kortabarria, Asier Rubio Hidalgo 10eko nagusia

Ander eskolako liburuak egiten dituen editorial batek kontratatu du aholkulari gisa, eurek sortzen duten materiala birpasatzeko. Gaur du lehen bilera Asier arduradunarekin. Besteak beste, genero ikuspuntutik liburuek asko hobetu behar dutela esan nahi dio.

Xabi Igoa Eriz, Ander Solozabal Kortabarria 8ko txikia

Aita-alabak/ama-semeak dira. Xabi amari/aitari, asteburu pasa bat oparitu dio Ander alabak/semeak, elkarrekin landetxe batera joateko. Bertara heldu eta euren izenean erreserbarik ez dagoela esan diete eta bertan lotara geratzeko lekurik ere ez.

Jagoba Apaolaza Castro, Ander Solozabal Kortabarria 10eko txikia

Jagoba eta Ander neba-arrebak / anaiak dira. Oporretara bidean kotxea izorratu zaie, garabia etorri eta kotxea eraman du, baina beraiek eta maleta denak eramaterik ez garabian, eta taxi bat etorriko da euren bila. 2 ordu daramatzate errepidean botata eta taxia oraindik ez da etorri.

Ander Solozabal Kortabarria Puntuari erantzunak

1. ZURETZAKO DENBORA AURKITZEN AL DUZU? 2. BATZUETAN LORTZEN DA DESIO DUGUNA, 3. GEROARI BEGIRA EGON BEHARREAN,

Ander Solozabal Kortabarria Kartzela

- Aspalditik barruan zenuen arantza hori atera duzu.

Ander Solozabal Kortabarria Bukaerako agurra