Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Felipe Zelaieta Txurruka

Bertsolaria. Mallabiatarra (Bizkaia) sortzez, baina Gasteizen bizi da. Arabako Bertsolari Txapelketan, Kuadrilla artekoan eta plaza-saio askotako bertsolaria da. 2012tik Bertsoaren Saltsan Bertso-Eskola irakaslea da. Zenbait urtez, Arabako Bertsolari Txapelketan antolakuntza lanean jardun du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Langraiz, otsailak 5

Felipe Zelaieta Txurruka Hasierako agurra
Felipe Zelaieta Txurruka, Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko nagusia

Aita eta semea dira. Felipek, haur zela bulling-a jasan zuen, orain bere seme Peru nerabea, ikusi du nola bere gelako bati iseka egiten dion. Etxera heldu berri dira eta berarekin hitz egitea erabaki du Felipek.

Asier Rubio Hidalgo, Felipe Zelaieta Txurruka 8ko txikia

Asier eta Felipe Santa Ageda bezperan, ilunabarrean, koadrilan, baserriz baserri, kantuan atera diren bi gazte kaletar dira. Hizketan ari direla, atzean geratu eta galdu egin dira. Ilun dago, ez dakite non dauden.   

Manex Agirre Arriolabengoa, Felipe Zelaieta Txurruka 10eko txikia

Donejakue bidea hasi berri dute gogotsu. Gaua heldu da eta aterpetxean daude, leher eginda eta hankak babaz beteta. Manexek bihar bideari berrekin nahi dio, Felipe ordea, ez dago oso ziur jarraitu edo ez.

Felipe Zelaieta Txurruka Puntuari erantzunak

1. Baloratzen al dugu zaharren jakintza, 2. Krisi garai hauetan laguntzen gaituzte,

Felipe Zelaieta Txurruka Bakarka, gaia emanda

Aste osoa daramazu zeure buruarekin haserre, hartutako erabakiak zalantza sortzen dizu.

Felipe Zelaieta Txurruka Bukaerako agurra

Legutio, martxoak 4

Felipe Zelaieta Txurruka Hasierako agurra
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Felipe Zelaieta Txurruka 10eko nagusia

Aurten, martxoaren 8ko herri bazkaria antolatzea pentsatu dute eta prestatzen hasi dira. Baina eztabaida sortu da beraien artean, Jonek herritar guztientzat irekia egin nahi du, eta Felipek ordea, emakumeentzat bakarrik.

Felipe Zelaieta Txurruka, Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko txikia

Larunbat gaua da eta taberna batean daude nor bere lagun koadrilarekin. Felipe bere lagunekin hizketan dabilela, Peru dantzan dabil bere aldamenean eta halako batean, tragoa gainera bota dio.

Felipe Zelaieta Txurruka, Iñaki Viñaspre Simon 10eko txikia

Felipe eta Iñaki arrazoi ezberdinengatik estetika zentro batera joan dira. Bertako itxaron gelan denbora luze daramate zain. Isilik ez egotearren, beraien artean hizketan hasi dira.

Felipe Zelaieta Txurruka Puntuari erantzunak

1. GEHIEGI AMESTEA KALTEGARRIA DA, 2. UME IRUDIMENA GALTZEN DUGUNEAN, 3. IZERDITAN ESNATU AL ZARA SEKULA?

Felipe Zelaieta Txurruka Kartzela

Ez zenuen amets horretatik esnatu nahi, baina esnatu egin zara.

Felipe Zelaieta Txurruka Hasierako agurra