Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Larunbatean jokatuko da Lesakan Bardoen finala, hiru talderekin

2014/04/10

Otsailaren 7an martxan jarri zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketak amaierako ekitaldia izanen du larunbatean, Lesakan jokatuko den finalarekin. Azken bi hilabeteotan Nafarroan barna 22 saio jokatu ostean, hiru taldek lortu dute finalerako sailkatzea: Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze maldikoak eta Leitzako Harrapazank. Finala 17etan hasiko da, Lesakako frontoian.

Bigarren fasea amaituta, hiru talde izanen dira Bardoen finalean

2014/03/31

Bardoak taldekako txapelketak bigarren faseko azken lau saio izan ditu asteburuan, Igantzi, Leitza eta bi Iruñean. Orain arte bezala, giro beroa izan da saio guztietan eta bertsozaleen erantzuna ezin hobea izan da. Saioon ostean, Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze Maldikoak eta Leitzako Harrapazank taldeak sailkatu dira apirilaren 12an Lesakan eginen den finalerako.

Salgai dira Bardoen finalerako sarrerak

2014/03/28

Apirilaren 12an Leskako frontoian Bardoak taldekako txapelketako finala jokatuko da. Bertan bigarren fasetik sailkatuko diren hiru talde arituko dira, bederatzi bertsolari. Finalaren ostean, triki-poteoa eta Bardoen amaierako afaria izanen dira Linddurrenborda sagardotegian. Finalerako zein afarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.

Lau saiorekin amaituko da asteburuan Bardoak ekimenaren bigarren fasea

2014/03/26

Azken bi asteotan Iturenen eta Elizondon jokatutako saioen ostean, Bardoak taldekako ekimenak lau saio izanen ditu asteburu honetan. Horiekin, bigarren fasea amaituko da eta erabakita geldituko da apirilaren 12ko Lesakako finalean zein hiru taldek hartuko duten parte. Finalerako sarrerak salgai daude jadanik.

Ostiralera aurreratu dute Bardoetako Igantziko saioa

2014/03/24

Hasiera batean hilaren 29an, larunbatean izanen zela iragarri bazen ere, azkenean ostiralean izanen da Igantzin eginen den Bardoetako saioa. Gainerakoan ez da aldaketarik izan, bertso-afaria izanen da, Lepatanatuek 2 eta Zortziko haundiena taldeekin. Afarirako txartelak jadanik salgai daude.

Bertso giro ederra Elizondon Bardoen eskutik

2014/03/17

Aurrera segitzen du Bardoak taldekako ekimenak, asteburu honetan saio bakarra izan da, Elizondon. Baztango Lepatanatuek 2 eta Lesakako Zortziko haundiena taldeetako kideek abestu zuten bertan. Datorren asteburuan atseden hartuko dute bardoek eta martxoko azken asteburuan amaituko da bigarren fasea, lau saiorekin.

Elizondora ailegatuko dira Bardoak ostiralean

2014/03/12

Pasa den astean Iturenen jokatutakoaren ostean, Bardoak taldekako ekimeneko bigarren saioa izanen da ostiralean Elizondon, herriko Lepanatatuek 2 eta Lesakako Zortziko Haundiena taldeekin.

Ariketa berriekin eta talde-lan handiagoz abiatu zen Iturenen bigarren fasea

2014/03/10

Sei talde dira Bardoak taldekako txapelketarako sailkatzea lortu dutenak. Horiek beste horrenbeste saio jokatu beharko dituzte, martxoa amaitu bitartean. Larunbatean Iturenen izan zen lehena, Etxeko Kontuk eta Bertze Maldiko taldeekin. Hurrengoa, ostiralean, Elizondon.

Martxoaren 8an abiatuko da Iturenen Bardoen bigarren fasea

2014/03/03

Lehen fasearen ostean, martxoaren 8tik aurrera bigarrenari ekinen diote sailkatzea lortu dute sei taldeek. Martxoaren 30era bitartean sei saio jokatuko dituzte Ituren, Elizondo, Igantzi, Leitza eta Iruñean.

Bardoak ikusgai Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en

2014/02/25

Nafarroako Bardoak taldekako ekimenari eta aldi berean Araban egiten ari diren Kuadrilla artekoari tarte zabala eskaini die Hitzetik Hortzera telebista saioak. Bertsoa.com interneteko atarian ere ikusten ahal dira saioetako bideoak.

Albiste gehiago

Bardoak 2014
  • Otsailak 7 - Apirilak 12

  • 16 talde

  • 110 parte-hartzaile

  • 60 bertsolari

  • 23 saio