Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Miren Amurizak irabazi du Mungiako kanporaketa

2016/10/15
Finalaurrekorako txartela lortu du berriztarrak; bertsozalez bete da Mungiako Olalde aretoa lehenengo kanporaketan.

260 bertsozale elkartu dira Mungiako Olalde aretoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko faseko lehenengo kanporaketan. Gaurko kanporaketako bertsolariak, hurrengoak:

  • Aissa Intxausti Aburruza
  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia
  • Imanol Uria Albizuri
  • Mikel Retolaza Etxebarria
  • Miren Amuriza Plaza

Ariketa guztiak egin ostean Miren Amuriza Plazak lortu du puntu gehien batzea, 531 puntu. Horrela, finalaurrekorako txartela lortu du berriztarrak, eta abenduaren 3an jokatuko den Larrabetzuko finalaurrekoan kantatuko du. Besteak, puntuazioen zain geratuko dira. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  • Miren Amuriza Plaza 531
  • Aitor Bizkarra Ruiz 474,5
  • Imanol Uria Albizuri 446
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia 440
  • Aissa Intxausti Aburruza 422,5
  • Mikel Retolaza Etxebarria 414,5

Gaurkoan gai-emaile beharretan Amaia Ugalde Begoña aritu da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izan dira: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan, Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreaga ibili dira.