Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Gueñesen eta Orozkon jokatuko dira hurrengo saioak

2016/05/04
Maiatzaren 7an eta 8an jokatuko dira saioak: Gueñesen izango da zapatukoa, eta Orozkon, domekakoa. Biak hasiko dira 17:30ean.

Udabarriko Faseko seigarren eta zazpigarren kanporaketak jokatuko dira asteburuan. Zapatuan Gueñesen jokatuko da saioa, eta domekan, Orozkon. Biak izango dira 17:30ean. Hemen, datuak:

 

Maiatzaren 7an, Gueñesen, Sodupeko kultur etxean.

Bertsolariak, hurrengoak:

  • Axier Goñi Arsuaga
  • Eneko Arrate Sololuze
  • Jon Larrabide Fuldain
  • Josu Landeta Egurrola
  • Peio Arondo Barandiaran
  • Txaber Ormazabal Villanueva

Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da.

 

Maiatzaren 8an, Orozkon, Donibane aretoan.

Bertsolariak, hurrengoak:

  • Asier Galarza Garai
  • Ekaitz Larrazabal Gutierrez ‘Katxo’
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia
  • Ibon Larrazabal Landa ‘Larra’
  • Joanes Igeregi Santamaria
  • Nuria Cortada Ibañez

Saioan gaiak ematen Itxaro Juaristi Olaetxea ibiliko da.

Epaimahaia, saio bietan, hurrengoek osatuko dute: Jon Jaio Aiartzaguenak, Mirari Azula Aurrekoetxetak eta Miriam Juaristi Urizarrek; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

 

Saiorako sarrerak txarteldegian egongo dira salgai, 16:30etik aurrera, areto bietan.

 Twitter ikonoa fb