Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia

Ingeles Filologian eta Aleman Filologian lizentziatua, eta Atzerriko Hizkuntzako Magisteritzan diplomatua. Alemanian lau urte egin zituen, eta bueltatzean, bertsolaritzan aurretik hasitako bideari berriz ekin zion. Zortzi urtez txapelketatan parte hartu gabe egon ondoren, 2006ko Bizkaiko Txapelketa Nagusian finalera heldu zen. Irakaskuntzan egiten du lan.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Galdakao

Ibon Ajuriagojeaskoa, Julen Erezuma 8ko nagusia

Ibon eta Julen lagun barriak egiteko asmoz Internetetik kontaktau zenduen alkarregaz. Gaurko ipini dozue lehenengo zita. Ibon: alkarregaz egon eta gero, agurtzeko ordua ailegau danean, Julenek ia hurrengo noiz geratuko zarien galdetu deutsu.

Iñaki Iturriotz, Ibon Ajuriagojeaskoa 8ko txikia

Bikotea zarie. Iñaki: Iboni betidanik gustau izan jako bildumak egitea. Azkenaldian hontzak kolekzionatzeari ekin deutsa. Gaur, enegarren ontza ekarri dau etxera.

Ibon Ajuriagojeaskoa Puntuari erantzunak

1. Galdakon itxi dira/
hainbeste enpresa

2. Kostauko da altzetan/
oingo egoera

Ibon Ajuriagojeaskoa Kartzela

Gaur be pankartaren atzean batu zarie.

Amorebieta-Etxano

Ibon Ajuriagojeaskoa, Garikoitz Sarriugarte 8ko nagusia

Oso futbol zaleak izan zarie beti. Aste honetako gertakariak, Aitor Zabaleta ekarri deutsue gogora. Garikoitz hasita.

Ibon Ajuriagojeaskoa, Oihana Bartra 8ko txikia

Lagunak zarie. Kuadrilan lagun ezkutuaren zozketa egin dozue gaboneratako. Oparia batak besteari egitea egokitu jatzue. Trago bat hartzeko batu zarie eta alkarri disimuloz informazinoa atara guran zabizie. Ibon hasita.

Ibon Ajuriagojeaskoa, Jone Uria 10eko txikia

Idazleak zarie. Durangoko Azokako erakustoki batean zagozie. Bertatik ikusten zabizie alboko erakustokiko idazlea liburuak sinatu eta sinatu dabilela. Ibon hasita.

Ibon Ajuriagojeaskoa Puntuari erantzunak

1. Euskera ikastea Noizko doakoa 2. Urepelen hasita Bilbora korrika

Ibon Ajuriagojeaskoa Kartzela

Gaur dozu azkeneko terapia eguna.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email