Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Gorka Ostolaza Ikaran 'Potxis'

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Mallabia

Malen Amenabar, Gorka Ostolaza 'Potxis' 8ko nagusia

Zuok biok unibertsitateko ikerlariak zarie. Malen: azken aldian egin dabezan murrizketak direla eta, zuon ikerketak bertan behera geratzeko arriskuan dagoz.

Gorka Ostolaza 'Potxis', Peru Vidal 8ko txikia

Gorka: zinera joan zara zeu bakarrik. Peru jarri jatzu alboan. Pelikulea hasi danetik, Peru pantailara begira egon barik, zeuri begira dago.

Gorka Ostolaza 'Potxis' Puntuari erantzunak

1. Kanposantuak barriz/
bete dira loraz

2. Zer eingo dabe zugaz/
hilten zarenean

Gorka Ostolaza 'Potxis' Kartzela

Lanetik deitu deutsue. Ez dozu telefonoa hartu gura.

Urduliz

Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza 'Potxis' 8ko nagusia

Berria egunkariko beharginak zarie. Egunkariaren etorkizuna gero eta ilunago ikusten dozue. Beñat hasita.

Onintza Enbeita, Gorka Ostolaza 'Potxis' 8ko txikia

Lagunak zarie. Parrandatik bueltan autoan zoazie etxera. Potxis: zeuk daroazu autoa. Bidean alkoholemia kontrolean gelditu zaitue. Alkolemia proba egiten zagozala, Onintza ertzainari esaten hasi jako, berak be putz egin gura leukela.

Gorka Ostolaza 'Potxis', Xabat Galletebeitia 10eko txikia

Lagunak zarie. Xabat: Potxiseri momentu txarra pasetan dabilela-eta, zugaz kontetako esan zeuntzon. Edozer behar izanez gero, zeuri deitzeko. Asteon, laugarrenez deitu deutsu goizaldeko ordu txikietan etxeko telefonora. Hartu egin dozu.

Gorka Ostolaza 'Potxis' Puntuari erantzunak

1. Amaituko ete da/
sakabanaketa

2. Indarrak batu behar/
geurea lortzeko

Gorka Ostolaza 'Potxis' Kartzela

Gaur bai; gaur, egun handia izango dala sentitzen dozu.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email