Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Beñat Ugartetxea Ostolaza

Mallabian Gerea auzoko Barrena baserrian jaio zen. Egun Zornotzan bizi da emaztea eta bi alabekin. Almazen bateko langilea da egun, eta txirrindularitza zalea.

Bertsoa etxetik jaso du, aita eta anaietako bat ere aritzen baitziren lehen.

Bizkaiko txapelketan finalista izan zen 2010ean, eta 2013an parte hartu zuen lehenengoz Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Galdakao

Beñat Ugartetxea, Aitor Bizkarra 8ko nagusia

Beñat: irakaslea zara, eta Aitor umea zala, herriko eskolan zure ikaslea izan zen. Gaur Aitorren alaba hasi da eskolan zeure gelan. Aitorrek berak ekarri dau alaba gelako ateraino.

Julen Erezuma, Beñat Ugartetxea 8ko txikia

Pisukideak zarie. Hilabete daroazue alkarregaz bizitzen. Julen: gaur Beñat pozarren etorri jatzu balkoian ortua ipini dabela esaten. Julen hasita.

Beñat Ugartetxea Puntuari erantzunak

1. Zuk zer egiten dozu/
pozik egoteko

2. Negar egiteko be/
motibo ugari

Beñat Ugartetxea Kartzela

Gaur be pankartaren atzean batu zarie.

Urduliz

Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza 'Potxis' 8ko nagusia

Berria egunkariko beharginak zarie. Egunkariaren etorkizuna gero eta ilunago ikusten dozue. Beñat hasita.

Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea 8ko txikia

Zuek biok alkarregaz ligau dozue. Apurka-apurka berotu, eta atzenean, Urdulizeko portal baten sartu zarie. Xabat: zarataren bat entzuten dan bakotxean, Beñat gelditu egiten da.

Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea 10eko txikia

Bikotea zarie. 40 urte daroazuez alkarregaz bizitzen. Urteko egun guzti-guztietan bezala, gaur be eztabaidan hasi zarie. Etxahun hasita.

Beñat Ugartetxea Puntuari erantzunak

1. Amaituko ete da/
sakabanaketa

2. Indarrak batu behar/
geurea lortzeko

Beñat Ugartetxea Kartzela

Gaur bai; gaur, egun handia izango dala sentitzen dozu.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email