Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Fase bakoitzean egin beharreko lanak

 

KANPORAKETAK 

  • 8ko nagusian ofiziotan 3na bertso
  • 8ko txikian ofiziotan 3na bertso
  • Bakarkako  lana
    • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    • Kartzelako lana: gai bati buruz bertso bi doinu eta neurri librean

Saioko irabazleak ziurtatuta dauka finalaurrekoetarako pasea, gainontzekoak, puntuazioaren arabera edukiko dute finalaurretara pasatzeko aukera.

 

 FINALAURREKOAK

  • 8ko nagusian ofiziotan 3na bertso
  • 8ko txikian ofiziotan 3na bertso
  • 10 txikian ofiziotan 3na bertso
  • Kartzelako lana:
    • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    • Gai bati buruz bertso bi doinu eta neurri librean.

Saioko irabazleak finalerako pasea lortuko du. Beste guztiek puntuazioaren arabera edukiko dute finalera pasatzeko aukera.

 

FINALA

A atalean:

  • 8ko nagusian ofiziotan 3na bertso
  • 8ko txikian ofiziotan 3na bertso
  • 10eko txikian ofiziotan 3na bertso
  • Bakarkako lana:
    • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
    • Gai bati buruz bertso bi doinu eta neurri librean

B atalean:

  • 8ko txikian ofiziotan 3na bertso
  • Hiruna bertso ofiziotan “Aizak hi mutil mainontzi” neurrian
  • Kartzelako lana : gaia emanda hiru bertso doinu eta neurri librean

 

Lehenengo atalean puntuazio gehien lortu duten bertsolari biak pasatuko dira bigarren atalera. Saio guztiko puntuazioak, hau da, bi ataletakoak, batuko dira txapelduna erabakitzeko.