Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Mungian izango da #Josi Txapelketako hirugarren kanporaketa

2014/10/22
Olalde aretoan izango da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa, eta sei bertsolarik parte hartuko dute bertan; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu orrialdean, eta egunean bertan ere salduko dira txarteldegian.

Urriaren 25ean, zapatuan, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa Mungian. Olalde aretoan izango da saioa, 17:30ean.

Hirugarren kanporaketa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira (biografiak izenen gainean klik eginda):

 

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Kantatuko duten bertsolarietatik, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ Bizkaiko Txapelketako finalista izandakoa delako zuzenean hasi da udagoieneko fase honetan; Gorka Lazkano Durangaldeko Txapelduna da eta zuzenean sailkatu da Bizkaiko Txapelketara; beste laurak, puntuazioz sailkatu direlako kantatuko dute Bizkaiko Txapelketan.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email